ILARGIAREN FASEAK
Ilargiak lurraren inguruan biratzen du (translazio mugimendua). Ilargiak lurrari buelta oso bat emateko 28 egun behar ditu. Buelta honetan zehar, ilargiak bere gain biratzeko 28 egun behar ditu ere (errotazio mugimendua), eta hortaz, ilargiaren aurpegi berdina ikusten dugu denbora guztian. Ilargiaren faseak, bere translazio mugimenduari esker gauzatzen dira. Ilargia bere kokapenaren arabera, itxura desberdinekin ikus dezakegu.
Honako irudian, ilargiaren faseak ageri dira:
1- Ilberria
3-
Ilgora
5-
Ilbetea
7-
Ilbehera
Irudi hau aztertuz gero, konturatu genezake ilbetea
gauarekin bat etortzen dela, eta
ilberria, berriz, egunarekin bat datorrela. Ilgora, arratsaldean eta gauaren
lehengo partean ikusi dezakegu, eta azkenik, ilbehera gauaren bigarren partean
eta goizean zehar ikusten dugu.
ITSASALDIAK
Itsasaldiak,
itsasoaren maila aldaketak dira. Hauek, ilargiak eta eguzkiak lurraren
ozeanoengan duten eraginari esker sortzen dira. Ilargiaren eta ozeanoko uraren
elkar-ekintzari esker, ilargiak itsasoak erakartzen du. Eguzkiak neurri
txikiagoan, itsasoak erakartzen ditu ere. Animazio honetan ikus dezakegu, nola ilargia eta eguzkia lurraren alde berean geratzen direnean, itsasaldiak handiagoak dira. Fenomeno honi marea bizia deritzogu.Ordea, eguzkia eta ilargia lurrarekiko perpendikularen geratzen direnean marea hilak ematen dira.
Egun
batean zehar bi itsasaldi ematen dira. Hau da, bi itsasgora eta bi itsasbehera.
Egoera honek, ilargia lurraren bestea aldean dagoenean, itsasgora ematen
delako gertatzen da. Honako grafikoan,
plentziako itsasaldi maila egun batean zehar ikusi daiteke. Ageri denez,
itsasaldiaren arabera arrain kopurua aldatzen da.
Munduko itsaso guztietan ez
daude itsasaldi berdinak, mediterraneo itsasoan, hain zuzen ere, itsasaldiak ez dira ia nabaritzen. Hona hemen
munduko itsasaldien mapa. Are eta kolore gorriago izan, itsasaldia zabalagoa
da. Mapan ikusten
denez, Euskal Herrian itsasaldiak oso zabalak dira, hau da, itsasbeheraren eta
itsasgoraren arteko distantzia nabarmena da.




No hay comentarios:
Publicar un comentario