Sopelana Bizkaiko kostaldeko udalherria da. Hondartza batzuk ditu baina
Sopelmarreko Kala haietatik bereziena da bere fauna eta floragatik eta
bere edertasunarengatik.
Kala txikitxoa da, arez eta
harriz osatuta. Itsaslabar oso altua dauka eta goiko aldean
Sopelmarreko auzoa aurkitzan dugu. Beraz elementu naturalak, gizartearen
eragina naturan, fauna, flora, itsasoa... eta bezte elementu asko ikus
ditzakegu begi bistan eta hauek aztertzeko aukera paregabea eskaintzen digu.
Sopelmarreko hondartza Sopelanako udalherrian kokaturik dago, Bizkaiko kostaldean, Euskal Autonomi Erkidegoan. 8,42km karratuko extensioa du eta poblazioa 12.693 hiritarrekoa da.
Iparraldetik, Sopelana Kantauri itsasoarekin jotzen du eta honen eraginez ikus ditzakegu bere izugarrizko hondartzak eta haien itsaslabarrak.
Beste aldetik, kirolaren maitaleek ere erabili dezakete Sopelmarreko hondartza. Sopelako hondartzetan surfa, body boardinga eta parapentea dira gehien ikusten ditugun kirolak, inguru paregabea eskaintzen dutelako. Kantauri itsasoaren kokapenagatik haize gogorra eta olatu handiak ikusi ditzakegu. beraz, oso leku egokia da 3 kirol hauen jarduerarako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario