martes, 9 de abril de 2013

ILARGIA ETA ITSASALDIAK

ILARGIAREN FASEAK 

Ilargiak lurraren inguruan biratzen du (translazio mugimendua). Ilargiak lurrari buelta oso bat emateko 28 egun behar ditu. Buelta honetan zehar, ilargiak bere gain biratzeko 28 egun behar ditu ere (errotazio mugimendua), eta hortaz, ilargiaren aurpegi berdina ikusten dugu denbora guztian. Ilargiaren faseak, bere translazio mugimenduari esker gauzatzen dira. Ilargia bere kokapenaren arabera, itxura desberdinekin ikus dezakegu.




Honako irudian, ilargiaren faseak ageri dira:

1-  Ilberria
3- Ilgora
5- Ilbetea
7- Ilbehera

Irudi hau aztertuz gero, konturatu genezake ilbetea gauarekin  bat etortzen dela, eta ilberria, berriz, egunarekin bat datorrela. Ilgora, arratsaldean eta gauaren lehengo partean ikusi dezakegu, eta azkenik, ilbehera gauaren bigarren partean eta goizean zehar ikusten dugu.

 ITSASALDIAK

           Itsasaldiak, itsasoaren maila aldaketak dira. Hauek, ilargiak eta eguzkiak lurraren ozeanoengan duten eraginari esker sortzen dira. Ilargiaren eta ozeanoko uraren elkar-ekintzari esker, ilargiak itsasoak erakartzen du. Eguzkiak neurri txikiagoan, itsasoak erakartzen ditu ere. Animazio honetan ikus dezakegu, nola ilargia eta eguzkia lurraren alde berean geratzen direnean, itsasaldiak handiagoak dira. Fenomeno honi marea bizia deritzogu.Ordea, eguzkia eta ilargia lurrarekiko perpendikularen geratzen direnean marea hilak ematen dira. 


Egun batean zehar bi itsasaldi ematen dira. Hau da, bi itsasgora eta bi itsasbehera. Egoera honek, ilargia lurraren bestea aldean dagoenean, itsasgora ematen delako  gertatzen da. Honako grafikoan, plentziako itsasaldi maila egun batean zehar ikusi daiteke. Ageri denez, itsasaldiaren arabera arrain kopurua aldatzen da.

 Munduko itsaso guztietan ez daude itsasaldi berdinak, mediterraneo itsasoan, hain zuzen ere,  itsasaldiak ez dira ia nabaritzen. Hona hemen munduko itsasaldien mapa. Are eta kolore gorriago izan, itsasaldia zabalagoa da. Mapan ikusten denez, Euskal Herrian itsasaldiak oso zabalak dira, hau da, itsasbeheraren eta itsasgoraren arteko distantzia nabarmena da.




domingo, 3 de marzo de 2013

Lehenengo eguna


Kaixo lagunok!

Proiektuaren lehenengo eguna da eta taldeak egin ditugu, geroago irakasleak aginduko digun jarduerak egiteko. Gainera, blog hau idazteko bikoteak egin ditugu, ezin dugulako guztien artean idatzi.

Gero, hiru toki ezberdinei buruzko galdera batzuk osatu ditugu, irakasleak gure aurreiritziak ezagutzeko. Toki hauek hurrengoak izan dira: hiria, hondartza eta mendia. Galderak erantzun eta gero, non biziko genuke aipatu dugu. Gehienok hondartza hautatu dugu, eta hori dela eta, irakasleak esan digu hondartzara joango garela irteera bat egitera, hau ezagutzeko eta honi buruzko proiektua egiteko hilabete batean zehar. 

Hondartza gure hilabetearen oinarri izango denez, bertan aurkitu ahal ditugun gauza asko ikasi ditugu ingelesez, adbidez; hondartza (beach), itsasoa (sea), area (sand)...

Besterik gabe, 

Bihar arte!!

martes, 12 de febrero de 2013

Blogaren aurkezpena




Kaixo lagunak!!

Leioako magistaritzako ikasleak gara eta blog hau egin nahi dugu zeuei erakusteko gure ingurugiro bateko leku batean zein motako bizitza dagoen. Hau da, zelako biderbitatea dagoen guk bizitzen garen esparru batean. Gainera, flora, fauna, erliebea, kutsadura... eta gure ingurunea baldintzatzen dituen beste gaiak aurkeztuko dizuegu.

Proiektuetan oinarrituriko planifikazioa interdisziplinar bat egin dugu. Hainbat jarduera proposatuko ditugu,  haien artean elkarreragintzaileak direnak hezkuntza global bat lortzeko.

Blog honetan proiektuaren jardueren emaitzak plazaratuko ditugu lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak bagina bezala. Azkenik, blog hau jardueren guztien emaitza izango da, betiere  curriculumeko informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna  lantzeko helburuarekin.

Goza ezazue!!