domingo, 3 de marzo de 2013

Lehenengo eguna


Kaixo lagunok!

Proiektuaren lehenengo eguna da eta taldeak egin ditugu, geroago irakasleak aginduko digun jarduerak egiteko. Gainera, blog hau idazteko bikoteak egin ditugu, ezin dugulako guztien artean idatzi.

Gero, hiru toki ezberdinei buruzko galdera batzuk osatu ditugu, irakasleak gure aurreiritziak ezagutzeko. Toki hauek hurrengoak izan dira: hiria, hondartza eta mendia. Galderak erantzun eta gero, non biziko genuke aipatu dugu. Gehienok hondartza hautatu dugu, eta hori dela eta, irakasleak esan digu hondartzara joango garela irteera bat egitera, hau ezagutzeko eta honi buruzko proiektua egiteko hilabete batean zehar. 

Hondartza gure hilabetearen oinarri izango denez, bertan aurkitu ahal ditugun gauza asko ikasi ditugu ingelesez, adbidez; hondartza (beach), itsasoa (sea), area (sand)...

Besterik gabe, 

Bihar arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario